Denbora errealean

>>Denbora errealean

Informazioa denbora errealean. Hori da Aubixa Fundazioaren asmoa, Webgune honetan, eta etengabe, proiektu-programetan geure gain hartu ditugun zereginak nola garatzen ari diren azaltzea, eta organo kudeatzaileek, Patronatuak, Patronatuaren batzorde iraunkorrak eta arduradunek hartzen dituzten erabakien berri ematea.

Ziur gaude Fundazioaren ekimenetan parte hartzeko gonbidapenik onena dela. Horixe da abiapuntuko gure baldintza, eta horregatik, Internet eta sare sozialak ekarpenak, proposamenak eta kritikak etengabe jasotzeko tresna izatea espero dugu, gure lana hobetzearren.