Gardentasunez

>>Gardentasunez

Gardentasuna. Aubixa Fundazioak sustatzen duen konpromiso soziala gardentasunez baino ezin da gauzatu.

Edozein fundaziori edo erakunde publikoekin dagoen edozein loturari dagozkion legezko betebeharrak motz geratzen zaizkigu boluntario adituak erakarri nahi ditugunean, administrazio eskudunekin sinergiak lortu nahi ditugunean edo gizarte zibilari lotutako erakundeekin elkarlanerako aukerak aurkitu nahi ditugunean.

Gardentasuna erabatekoa da Aubixa Fundazioan, inork ausartegia dela pentsa dezakeen arren. Halakotzat aitortu zuten joan den abenduaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Bere ondare-zuzkidura gaur egun 30.000 euro da.

Abian dauden programak, oraingoz, fundazioaren sortzaile AFAGIrekin batera sortutako Geroa Lantzen proiektuarekin hornitzen dira, eta Gipuzkoako Aldundiaren ‘Etorkizuna Eraikiz’ deialdi publikoan lortutako 47.449 euroko diru-laguntza du.

Argi dago nor garen. Patronatua eta zuzendaritza-taldea osatzen dugunak. Eta proiektu-programei atxikita dauden boluntarioak.