Sarean

Aubixa Fundazioak, batez ere, zahartzeari eta Alzheimerrari buruzko ekimenen sustatzaile izan nahi du, komenigarria dena edo ez dena fiskalizatzeko inolako asmorik gabe, proposatzen zaion ideia bakoitzaren ebidentzia zientifikoaz eta bideragarritasun sozial edo finantzarioaz haraindi.

Horregatik egiten dugu lan sarean. Ekimenen etengabeko sorkuntza bultzatzeko eta dagoeneko abian daudenak etengabe berrikusi eta hobetzeko. Ez dago helburu itxirik, ezta metodologia kanonikorik ere helburu horiek lortzeko garaian. Proiektu-programa bakoitzeko parte-hartzaileen artean iritzi kritikoa sustatuz emaitzak lortzea da auzia, baita ekimenen artean boluntario adituak txandakatuz ere, sareen sare hau osatzen duen pertsona bakoitzaren kezkei arreta eskainiz.

Sarean lan egiteak, era berean, esan nahi du ideia bat ezin dela gehiago balioetsi presentzialki azaldu delako.

Gehiago dakitenen, beste hainbat lekutan beste esperientzia batzuk bizi izan dituztenen, gauzak lortu dituztenen, edo, soil-soilik, orain arte ezezaguna zen hipotesi edo intuizio baten inguruan lan egiten dutenen ekarpenak jaso nahi ditugu.

Aubixa Fundazioak proposamenak erakartzeko polotzat jotzen du bere burua. Epe luzerako edo berehala aplikatzeko proposamenak, hezurmamitu ez diren iradokizunak, proiektu berritzaile batera bidera dezaketen adierazpenak.

Aubixa Fundazioaren sareen sarea ez dago bere proiektu-programetan lan egin ohi duten boluntarioez bakarrik osatuta. Gauza bat ala bestea ohartarazteko, kritika bat egiteko, hemendik oso urrun gertatzen ari den zerbaiten berri emateko hurbiltzen diren pertsonak ere badaude.

Jende guztiak parte har dezake gure sarean, askatasun osoz nahi duena ekartzeko betebehar soila izanik. Sareen sarean norbanakoek hartzen dute parte. Osasunaren profesionalek, ikertzaile sozialek, funtzionarioek eta erakunde-arduradunek, arkitektoek, ekintzaileek, komunikatzaileek, zahartzea zer den eta Alzheimerra zer den dakiten emakume eta gizonek. Baina erakarri nahi ditugun eta ekimen bateratuen inguruan laguntzea erabakitzen duten bestelako erakundeak –antzeko fundazioak, elkarteak edo enpresak– ere bai.

Aubixa Fundazioaren sareen sarea, lehenik eta behin, lankidetzarako erreserbarik edo murrizketarik gabe zabalik dagoen atea da.