Boluntario adituen sarea

Jendearen onena baliatzen dugu.

>>Boluntario adituen sarea

Aubixa Fundazioa sortu zen frustrazioan ezer gal ez zedin.

Gizarte zibilean dagoen potentzial espezializatua aktibatu nahi dugu: Hainbat esparrutan esperientzia handia duten pertsona horiek nahi ditugu, euren garapenerako beste espazio batzuk oraindik aurkitu ez dituzten edo bilatu ere egin ez dituzten pertsonak, gehien dakiten eta hobekien jarduten duten horiek garatuz.

Boluntario adituak nahi ditugu, efikazia eraginkorra kudeatuko dutenak; ez ditugu zaintzaileak soilik nahi, baizik eta medikuak, erizainak, gizarte-langileak, arkitektoak, psikologoak, abokatuak, ekonomialariak, idazleak eta komunikatzaileak

Gure helburua zera da, pertsona horiekin modu integralean ekitea; hartara, erabateko arreta jasotzeko eskubidea egia bihurtuko da askotariko ekimen ugariri esker.

Badakigu boluntario adituak zain dauzkagula gizartearen eremu guztietan, laneko egunerokotasunetik at besteren alde, guztion alde zenbat lan egin dezaketen konturatu ere egin ez diren pertsonak.

Irakurri “Boluntario adituen sarea” dokumentu osoa PDF formatuan