Zer egiten dugu?

>Zer egiten dugu?

Aubixa Fundazioa 2016ko abenduan eratu zen legez, urtebeteko prestaketa-lanaren ondorioz. Zazpi proiektu-programa ditugu eta urtea amaitzeko geratzen zaigun aldi honetan gure erakunde sortzailearekin –AFAGIrekin– partekatuko ditugu; gure esku-hartzeak hiru ardatz ditu:

Gure ardatzak

Kontuan hartzea Alzheimerraren eta beste dementzia batzuen atzean emakumeek txiki-txikitatik pairatu behar izan dituzten bidegabekeria diskriminatzailea, iseka eta tratu txarrak ezkutatzen eta alboratzen direla.

Parekotasuna bilatzea proiektu-programetako eragileen eta Fundazioko kudeatzaileen artean, estrategia proaktibo bat lor dezaten egindako kalte moral eta legalaren ordaina emateko, memoria bat berreskuratzeko moduak aurkitzeko.

Informazio gehiago

Adinekoek beren senitartekoen hurrengo belaunaldiei diruz laguntzeko betebehar morala dutela dioen logika gainditzea.

Harreman afektibo eta tradizionalez gain, belaunaldien arteko konpromisoa hartuko duten sareak eratu behar direla ulertzea, esperientziak eta jakintza elkartrukatzeko sareak, etorkizuna elkarrekin eraikitzeko.

Informazio gehiago

Aldaketa soziala bultzatzea, erronka nagusia izanik Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten pertsonak Fundazioaren lanetan eta erabakiguneetan txertatzea.

Alzheimerraren “aurka” ez ezik, Alzheimerra“rekin” ere bizi daitekeela ulertzea, eta gizarte zibilak konturatu behar du etorkizunari bere kabuz egin behar diola aurre, bere tresnak baliatuta.

Informazio gehiago

Gure proiektu-programak:

  • Adinekoen eta Alzheimerra dutenen Eskubideen ‘Donostia Gutuna’ prestatzea parte-hartze prozesu baten bitartez; prozesua amaitzeko parte-hartzaileek biltzarra egingo dute 2017ko urritik azarora bitarte, eta ondorioak atera ostean, Aubixa Fundazioak honako konpromiso hau hartuko du: eskubide horiek garatzeko eta betetzen direla zaintzeko Behatoki iraunkorra sor dadin sustatzea.

  • Alzheimerraren aurkako Plan Estrategikoa lantzea, CEAFAn biltzen diren elkarteen aldarrikapen zaharrari jarraikiz, eta osasun-sistema publikoan eta gizarte-zerbitzuen garapenean beharrezkoak diren ekintza eta baliabideak erabakitzeko garaian dagoen gabezia nabarmena gaindituz.

  • Hirigintzako, etxeko eta komunikazioko ingurunearen diseinu berritzaile bat egiteko foro iraunkorra, ingurune hori zaharrentzako eta Alzheimerrarentzat egokituz hainbat belaunalditako erabiltzaileen parte-hartzearekin, eta protagonismo berezia emanez diagnostikatuta daudenei, euren premiak eta nahiak zeintzuk diren adierazteko aukera izan dezaten

  • Zahartzeari eta Alzheimerrari buruzko jakintza, informazio eta baliabideen bankua, informazio eguneratua eskaintzen duelarik oinarrizko ikerketei buruz, gaixotasuna dutenentzako gomendioei buruz eta interesdunek eskura ditzaketen baliabideen (erakundeak, pertsonak eta materialak) mapari buruz.

    Aubixa Fundazioa proiektu hori abiarazten ari da Eguía-Careaga Fundazioarekin eta SIIS zentroarekin batera.

  • Prestakuntza-eskola, on-line eta presentziala, osasunaren eta gizarte-zerbitzuen arloetako profesional, boluntario eta senitarteko zaintzaileentzat, Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituztenak egunerokotasunean zaintzeko, kudeatzeko eta haiei laguntzeko sare kohesionatuagoa eta aditua zabaldu ahal izateko, bai etxean, eguneko zentroetan eta egoitzetan, bai lehen mailako arretan eta ospitaleko arretan.

  • Aubixa baserria arian-arian egokitzea, baita ingurunea ere, prestakuntzako eta ikerketa sozialeko jarduerak egiteko gune ezin hobea den aldetik, baita Alzheimerra dutenek, haien zaintzaileek eta senitartekoek atseden hartzeko eta gozatzeko ere.

  • ‘Deba proiektuaren’ alderdi soziala garatzea; herri horretako 60 urtetik gorakoekin AFAGI hasi zen azterketa geuregan hartuz, Cita Alzheimer Fundazioarekin batera.