Belaunaldiarteko elkartasuna

>>Belaunaldiarteko elkartasuna

Belaunaldiarteko elkartasuna, Fundazioaren kudeaketan errealitate bihurtzen dena eta haren ekimen guztiak gauzatzeko ezinbesteko printzipioa dena.

 

Adinekoek beren senitartekoen hurrengo bi belaunaldiei diruz laguntzeko eta gazteenek erretiro-pentsioak ordaintzeko xedez Gizarte Segurantzari kotizatzeko betebehar morala dutela dioen logika gainditu nahi da.

Belaunaldi bakoitzak euren etxeetan adinekoak zaindu behar dituela eta deskuiduren bat izanez gero moralki epaitua izango dela dioen logika gainditu nahi da.

Harreman afektiboez eta tradizioez gain, ezinbestekoa da belaunaldien arteko konpromisoa hartuko duten sareak eratzea, esperientziak eta jakintza trukatzeko sareak, etorkizuna elkarrekin eraikitzeko.