AZAROAK 1 ETA 2
Eliza Katolikoaren eragina jaso nuen haurtzaroan; bekatuaren eta damuaren ideiak, purgatorioa edo infernua bezalako lekuetan sinesteak, nire izaera taxutu zuten, nahiz eta ongia eta gaizkia bereizten ez jakin. Kontzientziaz egindako lana izan zen, su motelean prestatua, nire bizitzaren bilakaeran eragiteko gai, nire usteetan gerta zitezkeen mudak gorabehera. Sortu zen sentimendu erlijiosoaren ondorioz, egutegiko data batzuek …