Javier Yanguasek, Aubixa Fundazioko Proiektuen zuzendariak, DVko zuzendariorde Lourdes Pérezekin elkarrizketan, datorren ostegunean, hilak 25, San Telmo Museoko areto nagusian aurkeztuko du “Pasoshacia una nuevavejez” izeneko liburu berria, heldutasunaren erronka sozial eta emozional handiak.

Liburuan, egileak bere buruari galdetzen dio: gure bizi-proiektua sakrifikatu behar al dugu adinekoak zaintzeko? Nork eta nola zainduko gaitu seme-alabrik ez badugu edo gugandik urrun bizi badira? Zahartzaroa iritsita lanean jarraitu beharko dugu? Proiektu pertsonal eta kolektibo bat behar dugu bizitzaren etapa honi aurre egiteko?

Eta, galdera horietatik abiatuta, zahartzaro berriak dakarren erronkaren tamaina planteatzen du; gure bizitza eta gizartearen antolaketa baldintzatuko duen bizi-etapa.

Elkarrizketak-Talks abian jartzen ditugun hiru erakundeak, Aubixa Fundazioa, Medikuen Elkargoa eta Laboral Kutxa, bat egiten dugu liburu interesgarri honen aurkezpenarekin.

Bertara joateko izen-ematea Aubixa Fundazioaren edo Medikuen Elkargoaren web orrian edo formulario honen bidez egin dezakezue: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSc7pchZnVcH-cYSVt-sQhOOIK4e_cJK98cwlfoxjk-l-qD_3w/viewform?usp=sf_link