Gure ardatzak

Aubixa Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da, alderdi juridikotik ez ezik, alderdi etikotik ere begiratuta.

>Gure ardatzak

Ardatz bakoitzean deskribatzen dira heldu beharreko erronkak.

Azpimarratu beharrekoa da dementzia duten pertsonen eskubide, autonomia eta duintasuna errespetatzearen filosofian inspiratzen dira aipatutako 5 ardatz estrategikoak, eta filosofia horrek, Glasgoweko Adierazpenak (Alzheimer Europe, 2014) ezartzen duenaren arabera, honako hauek hartzen ditu kontuak.

  • Diagnostikoa garaiz
  • Diagnostikoaren ondoren, kalitatezko laguntza
  • Pertsonala, gaixotasunean zehar, era koordinatu eta orientatuan artatzea
  • Tratamendu eta esku-hartze terapeutikoak ekitatezko baldintzetan eskuratzea
  • Beren komunitateko kide gisa errespetatuak izatea

Azkenik, erabakigarritzat jotzen da Agenda hau Komunikazio Plan batez laguntzea, zeinak zeharkakotasunez bultzatuko duen identifikatutako erronkei aurre egitea, eragile garrantzitsuak konprometiturik eta inplikaturik.