BRAIN AND MUSIC

Oso gutxi falta da hilaren 14an, 18:30ean, Antzoki Zaharrean, Aubixak bere ekitaldi nagusia “Brain and music” -Musika eta garuna- egiteko, Laboral Kutxaren laguntzarekin eta Donostia Kulturaren programazioaren barruan

Itxaso Marti neurologo pediatrikoak eta Maddalen Dorronso koru zuzendariak Landarbaso Abesbatzako Kontari haur abesbatzarekin eta Miren Gabirondo pianistarekin hitz egingo dute.

Ekitaldi honetara joateko sarrerak Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugeniako leihatiletan eta Donostia Kulturaren webgunean (https://www.donostiakultura.eus/eu/agenda/garuna-eta-musika) eros daitezke (5 euroren truke).

Etor zaitezten animatzen zaituztegu, lortutako dirua gaixotasun neurodegeneratiboekin lotutako gure proiektuetako bat laguntzeko erabiliko da.