GURE BEGIRADA BELAUNALDIEN ARTEKOARI

Izenburu hori izan liteke Donostia Lagunkoiako Talde Motorraren saio batera hurbilduko gintuena. Aubixa gonbidatu zuten, belaunaldien arteko itunaren gaian zuen inplikazio bereziagatik.

Jardunaldiak gogoeta egin nahi zuen ikuspegi estrategiko batetik: belaunaldien artekoan pentsatzen dugunean, zertan ari gara pentsatzen? Zer iruditzen zaigu? Nola islatzen da gure praktiketan? Erronka bat da?

Jardunaldiak esku-hartze interesgarria izan zuen Rosa Jimenezen eskutik. Rosa Jiménez, besteak beste, Madrilgo MediaLab Pradoko 0-99: belaunaldien arteko kanpamentua bezalako proiektuen sustatzailea izan zen. Horren ondoren, bertaratutakoen arteko hausnarketari bide eman zitzaion, eta belaunaldien arteko erronka horren errepresentazioa eta etorkizuna hainbat ikuspegitatik azaltzeari.