688 889 806 / 943 317 324

info@aubixaf.org

Hausnarketa estrategikoa

2022ko lehen hiruhilekoan, Aubixa Fundazioak bere lehen hausnarketa estrategikoa egin zuen. Hausnarketa horretan, Fundazioko patronatukideek eta langileek parte hartu zuten, 2027ra arteko balioa izango zuen proiektu batean aurrera egiteko, eta honako proposamen hauek kontuan hartu zituena:

  1. Aubixa beste erakunde batzuek zabaltzen dituzten diseinu eta soluzio tekno-sozio-medikoetan ardaztutako entitate gisa identifikatzea.
  2. Gune hori Alzheimerra prebenitzeko jardueretara zabaltzea.
  3. Sare sozialetan ekintzak, azterlanak eta zabalkunde-lanak egitea. Gizarteari, oro har, zabaltzea “Nola zaindu zeure burua Alzheimerra eta zahartzearekin lotutako beste gaixotasun mental batzuk prebenitzeko”.
  4. Komunikabideetan ez ezik, sare sozialen ekosistemaren erabilera birtuosoarekin ere gure ikusgaitasuna zabaltzea.
  5. Harremanak aktibatzea, espazio eta helburu bereiziak errespetatuz.
  6. Euskadiko eta Euskaditik kanpoko beste gizarte-erakunde batzuekiko lankidetza bilatzea, eta laiantzak egitea ikerketa-zentroekin eta beste fundazio batzuekin.
  7. Eztabaida publikoak sortzen jarraitzea, hala nola, belaunaldien arteko ituna edo zainketak.
  8. Enpresa pribatuak azterlan eta ikerketa horietan inplikatzea, “Erantzukizun Sozial Korporatiboa”-Jasangarritasun Arloaren esparruan.
  9. Alzheimerraren prebentzioari buruzko hedapen-ekintzak egitea lanbide-enpresa erakundeen eremuan.
  10. Zahartzea, Alzheimerra eta beste dementzia eta teknologia batzuk lotzea.