ALZHEIMERRAREN HILABETEA

Hilaren 21ean Alzheimerraren munduko eguna ospatuko da, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) sortutako eta 1994an Alzheimer ‘s Disease Internacionalek (ADI) babestutako ekitaldia.

Helburuen artean, gaixoen benetako beharrak ezagutzea dago. Memoriarako eta ariketa mentaletarako estimulazio-terapiak eskaintzea, laguntza publikoak eskaintzea Alzheimerra duten pertsonei eta haien zaintzaileei, gaixotasunari eta haien tratamenduei buruzko ikerketa, horri buruzko prestakuntza eta laguntza psikologikoa ematea zaintzaileei, eta gaixotasuna prebenitzeko kanpainak egitea, arrisku-faktore aldagarrietan lan eginez.

2022ko edizio honetan, Espainiako Alzheimer Konfederazioak bere aldarrikapenak eta proposamenak planteatzen ditu, «Investigacción» lelopean. Horrela, oraingo honetan, aldarrikapen eta proposamen horien ardatz nagusia ikerketa da.

2012az geroztik, erakunde horrek berak ospakizuna irail osoan zehar zabaltzea erabaki zuen, eta horrela izendatu zen Alzheimerraren Hilabetea.

Horregatik, eta gaixotasun hori agerian uzteak duen garrantziagatik, gure buletinean, hilabete honetan, gure Fundazioak zuzenean egiten dituen ekitaldiez gain, gure elkarte eta erakunde publikoek egiten dituzten jarduerak eta kanpainak ere azalduko ditugu.