AZAROAK 1 ETA 2

Eliza Katolikoaren eragina jaso nuen haurtzaroan; bekatuaren eta damuaren ideiak, purgatorioa edo infernua bezalako lekuetan sinesteak, nire izaera taxutu zuten, nahiz eta ongia eta gaizkia bereizten ez jakin. Kontzientziaz egindako lana izan zen, su motelean prestatua, nire bizitzaren bilakaeran eragiteko gai, nire usteetan gerta zitezkeen mudak gorabehera. Sortu zen sentimendu erlijiosoaren ondorioz, egutegiko data batzuek garrantzi handia hartu zuten niretzat. Gaur egun, Santu Guztien egunak eta Hildako Fededunek Oroitzapenak (azaroak 1 eta 2) bakarrik gorde dute leku nabarmena nire bihotzean.

Hamarkada bat baino gehiago da ama hil zitzaidala, hamar urtez bere oroimena ezabatuz joan zen dementzia bat pairatu ondoren. Bera hil zenean, haren gaitzak eragindako hondamenak ahaztu nahi izan nituen; minetik babesten saiatzen nintzen, hartza nituen oroitzapen onak mantenduz.

Hala ere, memoria apetatsua da eta ez ditu alde batera uzten funtsezko alderdi batzuk. Gaur horietako bat bakarrik aipatu nahi dut: bere gaixotasuna aitortu baino pare bat urte lehenago, agian geratuko zitzaiona ikusita, elkarrizketa desberdinetan eskatu zidan, burua galduko balu egoitza-zentroren batean sar nezala eta ez nezala ezer egin bere sufrimendua luza zezakeenik. Topaketa txikien berotasunean sortzen ziren elkarrizketak ziren, osasun-arazoengatiko ospakizun edo bisita bati buruzkoak. Solasaldiak, itxuraz informalak, baina une hartan garrantzi handirik ematen ez zietenak. Elkarrizketa haietan, amak aldez aurretik adierazi zizkidan bere borondateak.

Gero, aste eta hilabeteetan zehar, oharkaberan, ama eraldatu egin zen. Gauzak ahazten zitzaizkion, ez zituen bere konpromisoak gogoratzen, gertatu ez ziren gertaerengatik negar egiten zuen eta, pixkanaka-pixkanaka, ziurtasunik gabe sentitzen hasi zen, beldurrez, agian pairatuko zuen infernua susmatuko zuen. Berekiko neukan irudia, emakume indartsu eta bere buruaz seguru batena, apurtzen joan zen. Ez dut deskribatu nahi nola izan ziren gaixotasunaren hamar urte horiek, senide maite bati dementziaz lagundi dion edonork badaki. Baina denbora horretan sortu zitzaizkidan zalantzetako batzuk aipatu behar ditut, nire purgatorioa.

Urteetan zehar, neure buruari galdetu nion zein izango ote zen amak behin baino gehiagotan adierazi zidan borondatea errespetatzeko modurik onena, zer egin behar nuen bizia eman zidan emakumea ez traizionatzeko. Egia esan, ez nuen aurkitzen lasaitzeko moduko erantzunik. Alde batetik, bere egoera aurreikusiz, jarraitzeko erraza zen bide bat adierazten zidan pertsonarengan pentsatzen nuen: egoitza-zentro batean sartzea eta bere sufrimendua aritzea. Baina, beste alde batetik, emakume izutu batekin nengoen, gertatzen ari zitzaiona ulertzen ez zuena eta laguntza eta ulermena eskatzen zizkidana; ez uzteko, zaintzeko, babesteko, neure etxean hartzeko eskatzen zidana.

Zer egin behar nuen nik? Ezagutzen nituen bi pertsonetatik norekin bete behar nuen nire maitasun-konpromisoa? Urte gutxiren buruan borondatea transmititiu zidan pertsonarekin edo nire laguntza eskatzen zuen pertsonarekin, ez uzteko eskatzen zidanarekin? Zein zen nik nahi nuen pertsonarekin jarduteko modurik onena? Eta, azkenean, erabakia hartzen banuen, nola egin aurre damuari, haurtzarorik samurrenetik inokulatutako erru-sentimenduari?

Hamar urte baino gehiago igaro dira hil zenetik. Gaixoaldian, zintzo jokatzen saiatu nintzen berarekin eta neure buruarekin; nire ama ahalik eta ondoen zaindu nuen familiaren laguntzaz. Hala eta guztiz ere, gaur egun, erru-zirrizta bat sentitzen dut nire baitan, ez baitakin –inoiz ez dut jakingo- egin nuena berak nahi izango zukeena izan ote zen, azken batean, berarentzat onena izan ote zen.

Eduardo Clavé Arruabarrena

Mediku erretiratua, Barne Medikuntzan espezialista, Bioetikan aditua
Aubixa Fundazioko patroia