MemoriAZ

MemoriAZ zahartzeari, Alzheimerrari eta beste dementzia batzuei buruzko web-plataforma bat da. Etengabe eguneratutako eta herritar guztiei zuzendutako eta guztietako alderdiak eta edukiak biltzen dituen ezagutza-gunea. Liburutegi birtual bat du, gaian espezializatutako materialarekin eta online kontsultak egiteko aukera ematen duen datu-bankuarekin.

Gainera, atal honek urtero monografiko bat eskaintzen dio fundazioak interesgarritzat jotzen duen gai bati. Azken edizio honetan buletin bat prestatu dugu “Gizon zaintzaileak: mendekotasunaren zaintzaren banaketa bidezkoago baterantz” izenburupean. Esteka honetan duzue eskuragarri: https://aubixaf.org/aubixaren-monografikoa/