Pasa den asteazkenean urteko bigarren Elkarrizketak-Talkak ospatu genuen “Garuna trebatzen”Ejercitando el cerebro” tituluarekin. Jende ugari bildu zen COMGIko ekitaldi-aretora Asier Rufino Tecnalia Ventureseko zuzendarikidea eta Gymchess tresnaren sortzailekidea eta Javier Ruiz neurologo eta Biodonostiako ikertzailea entzutera. Mintzaldi interesgarria, Idoia Azaldegui moderatzailearen, gure fundazioko patroiaren, eta bertaratuen galderaz betea, teknologia berrien erabilera egokiak eskaintzen dizkigun aukeren inguruan. Hitzaldi hau online ere jarraitu ahal izan zen. Eta, laster, Aubixako gure webgunean ikusi ahal izango duzu.
Elkarrizketa horiek antolatzen dituen taldea, Aubixako, Laboral Kutxako eta Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofizialeko kideek osatua, urteko hirugarren Elkarrizketak-Talk-a prestatzen ari da.