Tratamendu farmakologikoekiko atxikimendurik eza da profesionalek eta osasun-sistemek oro har ditugun erronka nagusienetako bat. Datuek ohartarazten digute ez betetze terapeutiko horrek, batez ere paziente kroniko eta polimedikatuetan, %50erainoko ez-betetze tasa ekar ditzakeela patologiaren arabera, eta horren ondorio kliniko, ekonomiko eta soziosanitario garrantzitsuak dakartza.
Hala adierazten dute arazoaren garrantzia agerian uzten duten zifra batzuek. Uste da tratamendu farmakologikoa ez betetzeak 200.000 heriotza goiztiar eragiten dituela urtero Europan, eta 125.000 milioi euroko kostua duela osasun-sistementzat. Euskadiri dagokionez, urtean 11.250 milioi euroko gastua eta urtean prebenitzeko moduko 850 heriotza zenbatetsi daitezke.
Asistentzia-erronka horrek osasun-profesionalen eta pazienteen jarduera bateratu eta koordinatua eskatzen du, ikuspegi global batetik eta bakoitzak bere aktibo guztiak osasun-sistemaren esku jarriz. Alde horretatik, egiaztatu da asistentzia-eremu desberdinetako profesionalen esku-hartze sanitarioek paziente kronikoen atxikidura eta osasun-emaitzak hobetzen dituztela, pazienteen inplikazioarekin, haien gaixotasunaren kuadeaketan eta tratamendu farmakologikoan parte hartzen baitute.
Farmazialariek urteak daramatzagu gure pazienteen tratamendu farmakologikoarekiko atxikimendua hobetzeko ekintzak bultzatzen. ORdezkatzen duen arazoarekiko sentikor, aurrera egiteko eta asistentzia-irtenbide eraginkorrak eskaintzeko aukera ematen duten prestakuntza, tresnak eta programak eskuratzen joaten gara. Azken urteotan asko dira farmazia komunitarioetatik garatzen ari garen proiektu eta programak, paziente kronikoen atxikiduraren kontrola bultzatzeko.
Teknologia berriek atxikimendu-ezaren zenbait kausa hobetzen laguntzen duten sistemak garatzea ahalbidetu dute. Errezeta elektronikoa, aplikazio mugikorrak, abisuak eta oroigarriak, dosifikazio-sistema pertsonalizatuak eta antzeko tresnek paziente kronikoen betetze terapeutikoa hobetzen lagun dezakete. Hala ere, jakina da tresna horiekin batera diziplina anitzeko lana egin behar dutela pazientea artatzen duten osasun-profesionalek. Komunitateko famazialariek egindako ekintzen artean, honako hauek nabarmendu behar dira: sendagaiak emateko unean tratamenduari eta gaixotasunari buruzko osasun-aholkua sartzea, tratamenduak maneiatzen heztea, atxikidurarik ezaren kausak identifikatzea eta horietan esku-hartzea eta jarraipen farmakoterapeutikoa egitea.
Farmazialariok erabaki dugu arazo horri heltzea, laguntza-talde osoarekin lankidetzan arituz eta administrazio publikoek sustatutako ekintza guztietan parte hartuz, gure pazienteen tratamenduarekiko atxikimenendua hobetzeko eta, azken batean, gaixotasunak hobeto kontrolatzeko, eta, gainera, osasun-kudeaketa eta osasun-sistemaren gaineko inpaktu ekonomikoa hobetzen laguntzeko.
ESTIBALIZ GOIENETXEA
Gipuzkoako Sendagaigileen Elkarteko zuzendari teknikoa
ESTIBALIZ GOIENETXEA
Gipuzkoako Sendagaigileen Elkarteko zuzendari teknikoa