Patronatua

LURDES UBETAGOYENA AMADO
Lehendakaria

Donostia, 1954ko ekainaren 4a

Informazio Zientzietan lizentziatua, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.
Osakidetzako Komunikazioko arduradun korporatiboa.
Donostialdea ESIko Komunikazio eta Informazio Zerbitzuko burua.
Osasun Saileko Gipuzkoako komunikazio-arduraduna.

Protagonistas Gipuzkoa 2018 saria ibilbide profesionalari.

Aubixa Fundazioko boluntarioa naiz, uste baitut une egokia dela berak eman didan guztiaren zati txiki bat gizarteari emateko eta itzultzeko.

ANA BELÉN JUARISTI URDANGARIN

Lehendakariordea

1960ko otsailaren 7an Zarautzen

Juaristi Engranajeseko gerentea
Engranajes Juaristi familia-enpresako gerentea.
 Rwandako Ori-Zarautz GKEko presidentea.
Zarautzeko Santa Ana Egoitza Fundazioko patronoa.

ASPEGI Saria 2016ean Enpresari onenari.

“Ni Aubixako boluntarioa naiz, bizi naizen gizartea hainbeste axola zaidalako memoriarik gabeko pertsonak ahulagoak eta errespetatuagoak izan daitezen”.

MARTIN AUZMENDI AIERBE

Idazkaria

Ataun, 1950eko irailaren 17a.

Zuzenbidean lizentziatua.
Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako sailburu ohia.
Euskadiko Lan Harremanen Kontseiluko presidente ohia. Ariketarik gabeko abokatua

“Ni Aubixa Fundazioko boluntarioa naiz, haren helburuak partekatzen ditudalako eta nire esperientzia eta ezagutzak eman nahi ditudalako Fundazioari lege-gaietan laguntzeko, bai eta Alzheimerra duten pertsonei eta haien familiei eragiten dieten arazoei erantzuteko ekimenetan ere.”

JOSÉ FÉLIX MARTÍ MASSÓ
 

Constantí, Tarragona 1947

Neurologiako katedradun emeritua. Euskal Herriko Unibertsitatea.
Donostia Unibertsitate Ospitaleko Neurologia eta Neurofisiologia Zerbitzuko buru ohia.
Ilundain Fundazioko lehendakaria.

Ikerkuntzako Euskadi Saria, Zientzia eta Teknologia modalitatean 2014ean.
MMAk irakaskuntzan eta ikerketan egindako ibilbide profesionalaren saria, 2016.

“Ni Aubixako boluntario naiz, gizartearekin daukadan zorragatik, eman didan izugarritik“.

INMACULADA SÁNCHEZ MARTÍN

Valladolid, 1953ko apirilaren 26a.

Erizaina (Gradua), Gizarte eta Kultura Antropologiako irakaslea (EHU). Osasun Sektoreko Goi Zuzendaritzan diplomatua (Deustu) eta Osasun Publikoko Masterra (EHU).
Arantzazu Ospitaleko eta Bidasoa Ospitaleko Erizaintzako zuzendariordea eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko aholkularia, Euskadiko Koordinazio Soziosanitarioko Unibertsitateko teknikaria.
Aubixarekin batera, dokumentu hau egiten parte hartu du: Oroimena Guztiona da- Gipuzkoako Agenda Estrategikoa. 
Euskofederpen elkarteko lehendakariodea.

COEGI 2021 saria Erizain lanbidearen garapenean.

Ni Aubixako boluntarioa naiz, Alzheimer diagnostikatutako ama batekin sentsibilizatuta nagoelako eta Maximo Goikoetxearekin nuen konpromisoa elkarte honetan lan egiteko.

DAVID OTAEGUI BICHOT

Donostian, 1975eko abuztuaren 29an.

Ikertzailea
Esklerosi anizkoitzaren ikerketa-taldeko burua IIS Biodonostian. Biokimikan lizentziaduna UPV/EHUn eta genetikan doktorea unibertsitate berean. Ikertzaileak 80 argitalpen baino gehiago egin ditu aldizkari zientifikoetan, 9 tesi zuzendu ditu eta 20 urte baino gehiagoko esperientzia du ikerketan.

Ni Aubixako boluntarioa naiz; izan ere, espero dut osasun-kudeaketan eta -zerbitzuetan esperientziatik zerbait eman ahal izatea ilusioz beteriko proiektu bati, eta hobetzen lagundu ahal izatea, gure bizitzako etapa honi heltzen diogun bezala.”

IDOIA AZALDEGUI ALBA

Tolosa, 1970eko apirilaren 28an.

POLYMAT-eko General Manager-a.
Zuzenbidean lizentziatua UPV/EHUn eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Masterra (M.B.A) Suffolkeko Unibertsitatean (Boston).
#SoyPromociona Goi Zuzendaritzako Emakumeen Programa Exekutiboa, CEOE Emakumearen Institutua buru duena eta ESADE Business School, Compliance eta Lead Sostenibilidad Corporativa erakundeak emana.
Hogei urteko esperientza fundazioetako kudeatzaile gisa, azken hamar urteetan polimeroen nazioarteko ikerketa-zentro bat sortu eta zuzentzen. 
Gaur egun POLIMERBIO S.L. eta POLYKEY S.L. enpresetako Administrazio Kontseiluko sailburua eta Giza Baliabideen HR Excellence in Research kalitate-zigiluan Europar Batasuneko ebaluatzaile aditua.
Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko sailburua.
Women Action Sustainability-ko (WAS) bazkidea eta Ekonomia Zirkularraren taldeko koordinatzaileordea.

ASPEGI Directiva 2020 Saria

Ni Aubixako boluntarioa naiz, gizarteari zerbitzua emateko eta dementzia dituzten adinekoen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko“. 

LOURDES PÉREZ REBOLLAR

Bilbo 1972ko apirilaren 12an.

Kazetaritzan lizentziatua UPV/EHUn.
Colpisako zuzendariordea, Vocentroko eskualdeko egunkarien erredakzio nagusia.
El Diario Vasco egunkariko zuzendari ordea.
Artikulugilea, hizlaria.

Indarkeria matxistaren aurkako konpromisoaren Menina 2020 saria.

Aubixako boluntarioa naiz, amaren memoriagatik eta gizarte hobe baterako beti hobeak izan gaitezkeelako

 

LUIS GOENAGA LUMBIER

Estella/Lizarra, 1946ko maiatzaren 22an.

Enpresen zuzendaria (1971-1986) MCC eta Ikerketa Zentroen sustatzailea (Fatronik eta Tecnalia) (1986-2008).
Esperientzia eta bizipena industria eta teknologian: ekipo-ondasunen sektoreko enpresa-zuzendari gisa (MCC) (15 urte) Fatronik Teknologia Zentroaren sustatzaile/zuzendari gisa (22 urte) eta, beste CC.TT batzuekin batera, Tecnalia Research & Innovation erakundearen sustatzaile gisa.
Enpresetako kontseilari eta gobernu-organoetan parte hartu du: Gipuzkoako Merkataritza Ganbera, Matia Fundazioa, Aptes, Tecnaliako Lehendakaritzako Patronatua eta Kabinetea, eta, gaur egun, Aubixako patroia eta Tecnaliako Osasun Dibisioko Kontseiluko kidea.

 Ni Aubixako boluntarioa naiz, diziplina anitzeko begirada baten parte naizelako eta nahi dugunari bideak irekitzen dizkiodalako

Mª ÁNGELES ARRAZOLA LIZAUR

Zestoa, 1955ko abenduaren 22an.

Farmazialaria.

Farmazia-bulegoaren titularra (1979-2018). Analisi klinikoetako espezialista eta Farmazia-arretako masterra. Erantzukizuneko karguak bete nituen nire lanbideari lotutako erakunde eta enpresetan.

Ni Aubixako boluntarioa naiz, nire ezagutza eta esperientzia emateko adinekoen bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzen dituzten proiektuetan

EDUARDO CLAVÉ ARRUABARRENA

Donostia, 1954ko uztailak 6

Medikua. Barne-medikuntzako espezialista
Bioetikan aditua
Donostia Unibertsitate Ospitaleko Etika Asistentzialeko Batzordeko kide izan da sortu zenetik erretiroa hartu duen arte.

“Aubixa Fundazioko kide naiz, nire bizitza profesionalean zehar adineko gaixoekin eta narriadura kognitiboa zutenekin izandako esperientzia zelako, eta egoera jakin batzuetan diskriminazioa jasan zezaketen eta abandonatzeko arriskua zuten pazienteen kolektiboa zelako uste osoa nuelako.”

ALEJANDRA HERNÁNDEZ DE DIEGO

Donostia, 1980ko urtarrilaren 15a.

Adineko pertsonekin esku hartze psikosozialean eta sektore soziosanitarioko profesionalen eta zaintzaileen prestakuntzan esperientzia duen psikologoa. Psikologia klinikoan, neurozientzian eta musikoterapian masterra eta neuropsikologia klinikoan granduondokoa da. 2010etaik Zorroaga Fundazioko sail psikosozialeko arduraduna da.

“Aubixako boluntarioa naiz nire esperientziarekin dementzia duten pertsonekin eta haien familiakoekin ekimenat eta proiektuak garatzen laguntzea gustatuko litzaidakeelako, iksupegi komunitario, trebatzaile eta haien parte-hartzean eta ongizatean ardatutako batetik“.

JUAN CARLOS ARBONIES ORTIZ

Altsasu, Nafarroa, 1961eko uztailaren 21a.

Familia-eta komunitate-medikuntzan aditua, Osatzen-semfyc-eko Comunicación & Salud Programa taldeko kidea da. Asistentzia-harremanean eta komunikazioan, ohiturak aldatzeko motibazio-elkarrizketetan eta irakaskuntza-metodologian aditua. Osakidetzako Paziente Bizia-Paziente Aktiboa programaren ideologoa eta bultzatzailea, bai eta pertsonek bere osasunean parte hartzeko eta osasun-profesionalekin partekatutako erabakiak hartzeko ekimen ugariren bultzatzailea ere. 
Gros-ESI Donostialdeako Lehen Mailako Arretako Unitateburua da.

“Aubixako boluntarioa naiz egunez egun saiatzen bainaiz pertsonak eta haien familiak komunikatzen eta haiengan arreta jartzen, narriadura kognitiboak haien bizitzak astintzen dituenean laguntzeko. Gainera, profesionalei lagundu nahi nieke pazienteak eta haien senideak eta zaintzaileak komunikatzen eta ulertzen, lantalde bat izan gaitezen, autonomia eta haien proaktibitatea errespetatuz eta komunitatea lagunduz“. 

ARANTZA AGUIRIANO BEITIA

Enpresa Zientzietan lizentziatua, 2011tik Uliazpi Fundazioko kudeatzailea da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuari atxikia. Erakunde publikoko horren jarduera Gipuzkoan desgaitasun intelektuala duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea garatzen laguntzen duten zerbitzuak eta laguntzak ematea da.