GIZARTE BERRIKUNTZAKO PROIEKTUAK AURKEZTEKO JARDUNALDIA

Azaroaren 11n, Gipuzkoako Foru Aldundiak, ETORKIZUNA ERAIKIZen barruan, Gizarte Politiketako Departamentuaren Gizarte Berrikuntzako Proiektuak bateratu zituen.

Jardunaldiari hasiera emateko, Maite Peña Gizarte Politiketako diputatuak eskerrak eman zizkien parte hartzaile guztiei.

Aubixa Fundazioak ZAINBERRI programa aurkeztu zuen, Tknikarekin batera. Programa horren proeiktua 2021ean hasi zen, eta 2023an programa pilotua aurkeztuz amaituko da. Programaren helburua da lanbide berri batzuk sortzea Euskadiko Lanbide Heziketaren barruan, laguntza behar duten adinekoei zaintza bikaina bermatzeko eta kalitatezko profesionalekin lotutako merkatu-nitxo bat sortzeko, batez ere etxean.

AUBIXA FUNDAZIOko Marijo Morenok azaldu zuen proiektua.

Beste 12 proiektu pilotu ere aurkeztu ziren (besteak beste, Goyeneche Fundazioak, Egia Careaga Fundazioak, Hurkoak, VICOMTECH…) Hainbat eremu hartzen zituzten (teknologikoak, psikosozialak edo arreta emateko eta gizarteratzeko hainbat modu).

Jardunaldia Xanti Morionesen hitzekin amaitu zen. Saileko Gizarte Berrikuntzako Proiektuen koordinatzaileak administrazioaren eta partze-hartzaileen arteko harreman horrek lurraldearentzat duen garrantzia azpimarratu zuen, baita parte-hartzaileen artekoa ere.