ADIN AURRERATUKO ELIKADURA: FARMAZIALARIAREN 10 GOMENDIO

  1. Jan 5 fruta eta/edo barazki anoa egunean.
  2. Mastekatzeko arazorik baduzu:
    – Frutei dagokienez: fruta-irabiakiak egin ditzake, fruta asko zaituz edo errez, hala nola madaria edo sagarra.
    – Oso garrantzitsua da astean bitan gutxienez lekaleak hartzea, adibidez, pure moduan; gainera, horrela, horien ahalmen flatulentoa murriztu egiten da.
    – Barazkiak ere pure moduan har daitezke. Sendotasuna emateko, jogurt natural bat gehitu dezakezu. Horrela, esne-gaina bezalako koipeak saihestuko ditugu, eta, gainera, esnekiak errazago kontsumituko ditugu.
  3. Erabili espeziak/belar aromatikoak gatzaren ordez elikagaiei zaporea emateko: ereinotza, oreganoa, albahaka. Bestalde, azukrea saihesteko gehitu kanela jogurt naturalei.
  4. Adinean aurrera egin ahala, egarri-sentsazioak behera egiten du. Horregatik, oso garrantzitsua da egunean 8 baso ur edatea, infusio moduan, edo fruta bat ur botila batean sartzea, urari zaporea emateko. Ura irensteko arazoak badaude, hitz egin zure farmazialariarekin: gelatinak edo loditzaileak daude.
  5. Gogoratu medikamentu batzuk baraurik hartu behar direla, beste batzuk urdaila beteta. Kontuz ibili pomelo-zukuarekin eta beste zuku komertzial batzuekin. Medikamentu askorekin interakzioa izan dezakete. Galdetu zure farmazialariari.
  6. Hartu arraina astean bitik hirura, hobe hezurrik gabe. Onena horietako bat arrain urdina izatea da. Bestalde, hobe dira etxeko hegazti-haragiak eta/edo utxi-haragia haragi gorria, hestebeteak edo prozesatutako beste haragi batzuk baino.
  7. Mantendu zerealen neurrizko kontsumoa (ogia, pasta, arroza) integralak badira, hobe.
  8. Koipe nagusi gisa, erabili oliba olioa.
  9. Hartu fruitu lehorrak/haziak astean 3 aldiz gutxienez: birrinduta har ditzakezu jogurtari edo pastari erantsiz.
  10. Azkenik, jaki nagusi bi edo gehiago hartu egunean, mahaian eserita, eta gutxienez 20 minutu eskaini otordu nagusi bakoitzari. Lagunduta egin badaiteke hobe.


    Marina Guisasola
    Farmazeutikoa, Gipuzkoako Farmazialarien Elkargo Ofizialeko (GSE) kidea.