KONTZERTU SOLIDARIOA

Imanol Apalategui “Etiopia Utopia” Fundazioko presidenteak eskatu digu gogora dezazuela datorren apirilaren 16an, 19:00etan Donostiako Orfeoiaren kontzertu solidario bat egingo dela Victoria Eugenia Antzokian. Kontzertu horretan, zarzuela, habanera, film eta musika latinoko gaiak interpretatuko dira, Jose Antonio Sainz Alfaroren zuzendaritzapean eta Borja Rubiños pianoan dutela. Bildutako dirua Tigrayra (Etiopia) laguntza humanitarioa bidaltzeko erabiliko da.