DESDE JARDUNALDIAK

Aubixa Fundazioak, DESDE proiektuaren barnean eta Eusko Jaurlaritzako  Etxebizitzako, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzaren laguntzarekin, etxebizitzari eta narriadura kognitiboari buruzko onlineko bi hitzaldi antolatu ditu.

Helburua da narriadura kognitiboa duten pertsonen beharretara egokitzeko etxebizitzek izan behar dituzten ezaugarriei buruzko ezagutza ematea parte-hartzaileei:

1.Etxebizitza eta narridura kognitiboa, abenduak 18, 10:00etatik 12:00etara.
2.Zentzumenetarako diseinua, abenduak 20, 10:00etatik  12:00etara.

Bi hitzaldietan izena ematea doakoa da eta DeSde plataformaren bidez jarraitu ahal izango da. (https://www.desde.eus/es/formacion/)

Jardunaldi hauetan, adinekoen eta gure errealitatean dementzia duten pertsonen testuinguruari buruzko oinarrizko eduki bat eskainiko da, haien etxeei buruzko hainbat nozio eta horiek fisikoki eta kognitiboki nola diseinatu behar diren erakusten duten adibide batzuk. Zentzumenek narriadura kognitiboa duten pertsonentzat duten garrantziari buruz hitz egingo da baita ere, eta ingurunean zehar zentzumenak aplikatzeko eta modu positiboan erabiltzeko pauta batzuk eskeiniko dira.
 
Modulu hau bukatutakoan, parte-hartzaileak gai izango dira:
 

1.Narriadura kognitiboa zer den, haren sintoma batzuk eta inguruneak haietan duen eragina ulertzea.
2.Gure inguruko adinekoen errealitateari buruzko oinarrizko datuak ezagutzea.

Narriadura kognitiboa, fisikoa zein kognitiboa, duten pertsonentzat etxebizitzek izan behar dituzten ezaugarri egokiei buruzko adibide batzuk ezagutzea.