Horrela defini liteke joan den hilabetean Medikuen Elkargoan egin genuena. Gaia: Maitasunak irauten duenean. Gure bizitzakide batek dementzia edo gaixotasun neurodegeneratibo bat duenean bizirik mantentzen den maitasun hori, aldatzen bada ere.
Esperientzia ausarta eta emaitza oso baikorrekin, Rafael Quilos eta Izaskun Gurruchagaren enpatiari, Adolfo Lopez de Munain doktorearen ezagutzari eta transmititzen jakiteari eta gure patroi Lourdes Perez Rebollarren galdera egokiei esker.
Eskerrik asko ADEMGIko taldeari eta Bizkaiko DomusVi egoitzakoari.
Urteko bigarren elkarrizketak prestatzen ari gara. Urrian, hiru erakundeek, Aubixak, COMGIk eta Laboral Kutxak, oso gai erakargarriarekin harrituko zaituztegu.