Eta denbora hegan pasatzen denez, datorren maiatzaren 14an Aubixak bere ekitaldi nagusia Antzoki Zaharrean egingo duela iragartzen dizuegu. “Brain and music” Garuna eta musika.
Haurtzarotik prebentzioa oso garrantzitsua da etorkizunean arazo neurodegeneratiboak saihesteko. Itxaso Martí Carrera neurologoaren eta Landarbaso Abetsbatza haur abesbatzako zuzendariaren, Maddalen Dorronsororen eta bere koralista bikainen eskutik egingo dugu.
Apirilaren 15etik aurrera salgai egongo dira sarrerak 5 eurotan Antzoki Zaharrean bertan 11:30 – 13:30etara (eta 17:00 – 20:00etara ekitaldiren bat baldin badago) edo Victoria Eugenia Antzokian 11:30 – 13:30 / 17:00 – 20:00 ordutegian eta interneten Donosti Kulturaren webgunean. Mugikortasun urriko pertsonek antzokian bertan edo Victoria Eugenian erosi beharko dituzte sarrerak.
Ekitaldia osorik grabatuko da. Aubixak lortutako dirua gaixotasun neurodegeneratiboen aldeko lana finantzatzeko erabiliko du.