Donostiako Udalean egin genuen lehenengo topaketa zientifiko-hiritarra, ADINPART proiektuaren esparruan. Proiektu horren helburua da zahartzeari buruzko ikerketa-proiektuetan, OII Biogipuzkoan, adinekoen parte-hartzea sustatzea.
Aubixa Fundazioa eta Nagusilan Elkartea proiektu honen parte dira. Bertan, zahartzearen ildoan abian dauden aurrez hautatutako ikerketa-proiektuak partekatzen dira eta haien iritziak, zalantzak eta kezkak aztertzen dira.