Luis Martin Santosen inguruan, bere jaiotzaren mendeurrenean, San Telmo Museoan urtarrilaren 12ra arte ikusgai dagoen erakusketa bisitatzea gomendatzen dizuegu. Museoak, liburutegi nazionalak eta Espainiako Kultur Ekintzak omenaldia egin nahi izan diote historiara idazle handi gisa igaro zen psikiatra honi. “Tiempo de silencio” XX. mendeko nobelarik onenetakotzat jo izan da.