Aubixa Fundazioaren DESDE Proiektuaren barruan, eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Zuzendaritzaren eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren laguntzarekin, Ingurune Inklusiboei buruzko II. Aubixa Jardunaldiak antolatuko dira datorren azaroan zehar. “Bizitzeko eta Zahartzeko Kalitatezko Inguruneak” izenburupean, proiektu berritzaile eta aitzindariak ezagutaraziko dira, diziplina askotatik garatuak, etorkizuneko belaunaldiok zahartu ahal izateko eta zahartu nahi dugun bizipen-alternatibak eskaini ahal izateko.
Horrez gain, DESDE online ikastaroen bigarren edizioa ere emango da, zahartze-bitarteko binomioari buruzko ezagutza zabaltzeko.