Zainketetako eta Gizarte Politikako diputatuak Maite Peñak eskerrak eman zizkien joan den asteko ostiralean Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2004-2027 Plan Estrategikoaren Mahai Tekniko Politikoko kide izan zirenei.
Bileran, Aubixa Fundazioko ordezkariak egon ziren, eta 2030erako Zaintza eta Gizarte Politiken Agendan egindako aurrerapenak partekatu ziren, Zaintza komunitariorako gida eta Zaintza Eskola eta Alzheimerraren Prebentzio eta Arretarako Komunitate Unitatea bezalako proiektuak aztertuz. Jardunaldiaren bigarren zatian, inplikatutako pertsonak eztabaida-taldeetan antolatu dira, eta hurrengo jardueretan aurrera egin dute.