Urte amaiera honetan Aubixa Fundazioak Nagusilan Elkartearen eskutik Gipuzkoako ikastetxeetan egindako hiru hitzalditan parte hartu du. Lehenengoa Irunen egin zen, Toki Alai zentroan. Eta hurrengo biak Donostiako La Salle ikastetxean izan ziren. Hitzaldi hauen helburua belaunaldien arteko beharrezko ituna sustatzea da. Bilera horietan, gure fundazioko boluntarioek eta Nagusilanekoek gure fundazioa zer zen aurkeztu zieten ikasleei, eta haiekin eztabaidatu zuten zer den garrantzitsua, edo nola ikusten duten adinekoen irudia eta haiek gizartean duten inplikazioa. Mila esker Mari Angeles, Inma eta Amaia, parte hartzeagatik. Eta Nagusilani mila esker beti Aubixa Fundazioa kontuan edukitzeagatik