Donostiako Aquariumean, Maximo Goikoetxea Belaunaldien Arteko V. Jardunaldia ospatu genuen. Bertan, Eli Genua gerontologoaren eta Ane Arruabarrena kazetariaren hitzaldiak entzun ziren, Usurbilgo Txirikorda proiektuaren bi ordezkariak bildu ziren mahai-inguruan, eta edizio honetan aurkeztutako 73 bideoen laburpena ikusi genuen, “Non eta nola zahartu nahi dugun” lelopean, bai eta edizio honetan Elgoibarko Meka zentroari egokitu zitzaion bideo irabazlea ere.