
Joan den urriaren 2an, Gipuzkoako Foru Aldundiak Tabakaleran antolatu zuen “ “KOMUNITATE IZAERAREN ETA BALIOEN ERAGINA GIPUZKOAREN ETORKIZUNEAN: Demokrazia, Lehiakortasuna, Babes sistema, Aniztasuna ” izeneko jardunaldien zikloa.
Bertan komunitate gisa ditugun erronkei buruz hausnartzea bilatu zen. Lehenengoan, izaera komunitarioaren eta demokraziaren arteko loturez hitz egin zen, eta, bereziki, Gipuzkoako errealitateaz eta erronkez.