
Datorren azaroaren 7an, Irungo Ficoban, Arinduzek “Ekitaterik ezak bidearen amaieran” izeneko jardunaldia antolatu du. Bertan izango da Katherine Pettus, giza eskubideen eta zainketa aringarrien arloko nazioarteko erreferentea, baina erakundeak dio batez ere esperientziei eman nahi diela lekua, bizitzaren azken tarte hori nola bizi eta sentitzen den erakusten duten ahotsei.