- Jan 5 fruta eta/edo barazki anoa egunean.
- Mastekatzeko arazorik baduzu:
– Frutei dagokienez: fruta-irabiakiak egin ditzake, fruta asko zaituz edo errez, hala nola madaria edo sagarra.
– Oso garrantzitsua da astean bitan gutxienez lekaleak hartzea, adibidez, pure moduan; gainera, horrela, horien ahalmen flatulentoa murriztu egiten da.
– Barazkiak ere pure moduan har daitezke. Sendotasuna emateko, jogurt natural bat gehitu dezakezu. Horrela, esne-gaina bezalako koipeak saihestuko ditugu, eta, gainera, esnekiak errazago kontsumituko ditugu. - Erabili espeziak/belar aromatikoak gatzaren ordez elikagaiei zaporea emateko: ereinotza, oreganoa, albahaka. Bestalde, azukrea saihesteko gehitu kanela jogurt naturalei.
- Adinean aurrera egin ahala, egarri-sentsazioak behera egiten du. Horregatik, oso garrantzitsua da egunean 8 baso ur edatea, infusio moduan, edo fruta bat ur botila batean sartzea, urari zaporea emateko. Ura irensteko arazoak badaude, hitz egin zure farmazialariarekin: gelatinak edo loditzaileak daude.
- Gogoratu medikamentu batzuk baraurik hartu behar direla, beste batzuk urdaila beteta. Kontuz ibili pomelo-zukuarekin eta beste zuku komertzial batzuekin. Medikamentu askorekin interakzioa izan dezakete. Galdetu zure farmazialariari.
- Hartu arraina astean bitik hirura, hobe hezurrik gabe. Onena horietako bat arrain urdina izatea da. Bestalde, hobe dira etxeko hegazti-haragiak eta/edo utxi-haragia haragi gorria, hestebeteak edo prozesatutako beste haragi batzuk baino.
- Mantendu zerealen neurrizko kontsumoa (ogia, pasta, arroza) integralak badira, hobe.
- Koipe nagusi gisa, erabili oliba olioa.
- Hartu fruitu lehorrak/haziak astean 3 aldiz gutxienez: birrinduta har ditzakezu jogurtari edo pastari erantsiz.
- Azkenik, jaki nagusi bi edo gehiago hartu egunean, mahaian eserita, eta gutxienez 20 minutu eskaini otordu nagusi bakoitzari. Lagunduta egin badaiteke hobe.
Marina Guisasola
Farmazeutikoa, Gipuzkoako Farmazialarien Elkargo Ofizialeko (GSE) kidea.