AFAGI elkarteak bere ekitaldi publikoa egin zuen joan den irailaren 21ean Alzheimerraren munduko eguna zela eta, Cervantes plaza ondoko Kontxako pasealekuan hasi zen giza kate batean, gaixotasunaren ikusgarritasuna eta gaixoei eta gaixotasun hori pairatzen duten pertsonen senideei laguntzeko beharra agerian uzteko.
Ekitaldian, Iñaki Olalde AFAGIko presidentea, Eider Mendoza diputatu nagusia, Maite Peña Gizarte Gaietako diputatua, Mariaje Idoeta Donostiako Udaleko zinegotzia eta, Aubixa Fundazioaren izenean, Lurdes Ubetagoyena presidentea.