Aubixa aurkezpena

Aubixa Fundazioa 2016an sortu zen, hainbat diziplinatako boluntarioen fundazio gisa, eta konpromiso sozialetik eta osaeraren aniztasunetik lan egiten du, zahartzeari arreta integrala emateko, Alzheimerra eta beste dementzia batzuk ardatz hartuta, horiei prestigioa emango dieten zainketak indartzeko eta euskal ereduaren jasangarritasuna bermatuko duen belaunaldien arteko itun berria bultzatzeko.

 

Aurkezpen ekitaldia

2017ko urtarrilaren 12an, Aubixa Fundazioaren aurkezpen-ekitaldia egin zen Donostiako Udaleko osoko bilkuren aretoan. Ekitaldian, fundazioaren patronatuaz gain, herriaren defendatzaileak ere izan ziren: Manu Lezeartua (Arartekoa), Milagros Otero (Valedora do Pobo) eta Rafael Ribó (Sindic de Greuges), Markel Olano diputatu nagusia, Iñaki Arriola, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua, Maite Peña Gipuzkoako Gizarte Politiketako diputatua, Aitziber San Román Donostiako Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotzia, eta hainbat gizarte-sektoretako eta herritarretako ordezkariak.