AUBIXA FUNDAZIOAREN ETA ARKITEKTOEN ELKARGOAREN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENA

Aubixa Fundazioak eta Arkitektoen Elkargoaren Gipuzkoako ordezkaritzak lankidetza-hitzarmena sinatu dute adinekoen eta dementzia duten pertsonen bizitza errazteko ekintzak eta bateratze-lanak garatzeko. Ikerketa-esparru hori aspalditik ari da garatzen Fundazioa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Zuzendaritzaren babesa duten proiektuekin.