
Joan den apiriletik, Lurdes Ubetagoyena Aubixa Fundazioko lehendakaria IIS BioGipuzkoaren Barne Batzorde Zientifikoko kide da.
Batzordea ikerketa- eta prestakuntza-arloetako ordezkariek, Institutua osatzen duten erakundeetako ordezkariek eta prestatzen ari diren langileek osatzen dute, eta bertan ordezkaritza ez-zientifiko bakarra dago erakundearen aldetik (kasu honetan, Aubixa), hala ezarrita baitago erakundea osatzen duten ikerketa-arlo guztietarako.
Oso bereziki eskertzen dugu BioGipuzkoak gure fundazioaren laguntza izan izana, duela bi urtetik hona Adinpart proiektuan kolaboratzen ari baita “Más que ideas” fundazioarekin eta Nagusilan elkartearekin batera. Zahartzeari buruzko ikerketan herritarrek benetan parte hartzea bilatzen duen proiektua da, eta ekintza nagusietako bat zientzia- eta herritar-topaguneak abian jartzea da, ikertzaileek beren ikerketaren berri eman dezaten, herritarrek beren iritzia eman dezaten eta egiten dituzten proiektuei beste begirada bat eman diezaieten.