Joan den irailaren 17an, Adinberrik antolatutako udako ikastaroaren barruan, eta Maite Peña Gizarte Gaietako diputatuak inauguratutako ekitaldi batean, Rakel San Sebastián zuzendari nagusiak “2024-2027 berrikuntzako agenda estrategikoa” aurkeztu zuen. Txosten horretatik ondorioztatzen denez, “aldi honetarako berritutako misio eta ikuspegi bat partekatzen dugu, bai eta bizitza-luzeraren paradigma berri bat, Zaintza eta Gizarte Politiketako Departamentuak bultzatzen duen arreta- eta zaintza-eredu berri bat eta pertsonen ongizate integrala hobetzearen aldeko apustua eta bizitza-luzeraren ekonomiak eskaintzen dituen lehiakortasun-ekarpenak sustatzen dituen esparru estrategiko bat ere, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Plan Estrategiko berriak sustatuta”.