Aurten 10 urte bete dira Biogipuzkoa OIIn zahartzeari buruzko ikerketa- eta berrikuntza-estrategia abian jarri zenetik. Estrategia hori Julio Arrizabalaga doktoreak bultzatu zuen, une hartan Institutuko arduradun nagusia zenak. 2023an zehar hainbat jarduera egin dira, hala nola Jeremy D. Walston hauskortasunean adituaren bisita, Espainiako Ikerketa Taldearen Mendeurrenen IV. Topaketa edo ADINPART proiektua Gipuzkoako gizarteari aurkeztea. Ospakizuna biribiltzeko, urriaren 16tik 20ra hainbat jarduera egin ziren efemeride honen barruan.
Astea “Zahartzea aztertzen” jarduerarekin hasi zen. Jarduera honetan St. Patrick. Jarduera horretan, zahartzeak DNAri edo ehunei nola eragiten dien eta hauskortasunaren garrantzia modu ludiko eta interaktiboan ikasteko aukera izan zuten ikasleek.
Asteartean, hilak 17, Institutua herritarren parte-hartzea lortzeko egiten ari den jarduera eta urratsak aurkeztu ziren. Horrela, gizartearen ordezkariek herritarrek ikerketari eman diezaioketenaz eta ikertzaileengandik espero dutenaz hitz egin zuten. Ondoren, Biogipuzkoa OIIko ikertzaileek herritarrekin duten esperientzia azaldu zuten.
Asteazken goizean, hilak 18, Biogipuzkoa OIIko ikertzaileek zahartzeari buruzko ikerketaren esparruan garatu dituzten edo garatzen ari diren proiektuen emaitzak aurkeztu zituzten. Hala, ia 30 hitzaldi egin ziren, eta horietan Institutuarentzat arlo estrategiko horretan egiten ari diren azterlanak ezagutu ahal izan ziren.
Arratsaldean, herritarrei irekitako ekitaldi bat egin zen Kursaalean, “Etorkizuneko zahartzea” izenburupean. Bertan, Leocadio Rodriguez-Mañas doktoreak (Hauskortasunaren eta zahartze osasungarriaren CIBEReko zuzendari zientifikoa) azaldu zuen hauskortasunak zahartzaroa ulertzeko duen garrantzia. Ondoren, Rodriguez-Mañas jaunak eta Julio Arrizabalaga doktoreak (Biodonostia OIIko zuzendari zientifiko ohia) Itziar Vergara doktoreak (Biogipuzkoa OIIko zuzendari zientifikoa) moderatutako hauskortasunaren eta zahartzearen hainbat alderdiri buruz hitz egin zuten, eta omenaldi txiki bat egin zioten Arrizabalaga doktoreari.
Astea amaitzeko, ostegunean eta ostiralean Biogipuzkoa OIIn Hauskortasun eta Zahartze Osasungarriaren CIBERaren Urteko Jardunaldiak egin ziren. Biltzar zientifiko horretan, zahartzeari buruzko 40 aditu autonomiko eta nazional baino gehiagok parte hartu zuten.
Biogipuzkoa OIIrentzat ospakizun eta zientzia astea izan zen. Hamar urte hauetan egindakoa gogoratuz, zahartzeari buruzko ikerketarekin eta Gipuzkoako gizartearekin dugun konpromisoa berritu dugu, sortzen dugun ezagutza ezagutu eta horri etekina atera diezaion.
Koldo Garcia Etxebarria
Dibulgazio eta Kultura Zientifikoko arduraduna
BioGipuzkoa