
Joan den 28an, Donostiako Antzoki Zaharrean, Brain and music hirugarren edizioa ospatu genuen.
Lurdes Ubetagoyena Fundazioko lehendakariak aurkeztuta, “Musikak zahartzean dituen abantailak” izenburupean, Edurne Ormazabal kazetariak Jose Felix Martí Massó neurologoari (Aubixako patronatu-kideak biak) zahartzaroa zer den, musika zahartzen ari den edo bizitza osorako abestiak dauden galdetu zion. Eta, Juan José Ocón zuzendariak eta Eskola Gurutziaga abesbatzak ibilbide musikal bat egiten zuten, antzokiaren edukiera osatu zuten bertaratuek abestutako interpretazio herrikoiekin.