
Hilabete honetan bertan Brain and music/Garuna eta musika III. edizioa ospatuko dugu Donostiako Antzoki Zaharrean.
Aubixa Fundazioak Jose Felix Martí Masso neurologoa entzutera animatu nahi zaituzte, Edurne Ormazabal kazetariaren galderei erantzutera, musikak gure garunean eragiten dituen abantailei eta zahartzean duen garrantziari buruz. Hori guztia Juan Jose Oconek zuzendutako Gurutziaga Eskola abesbatzak interpretatutako abestiekin eta bertaratutakoen ohiko parte-hartzearekin.
Gure Fundazioan ohikoa denez, ekitaldia doakoa da, baina sarrerak Antzoki Zaharreko leihatiletan jaso beharko dituzue, 11:30etik 13:30era, eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara.