DEMENTZIAK DITUZTEN PERTSONEN AURRETIAZKO BORONDATEEI ETA EUTANASIARI BURUZKO DOKUMENTUA

Mendekotasuna duten eta hauskortasun-arrisku handiena duten pertsonen eskubideak behatzeko taldeak, Aubixa Hurkoa eta Matia Fundazioek, AFAGI Elkarteak eta AGIJUPENS Federazioak osatutakoak, dokumentu bat egin du “dementziak dituzten pertsonen aurretiazko borondateei eta eutanasiari buruz”.

Eutanasiari buruzko xedapenak dituzten aurretiazko borondateen dokumentuak aplikatzean sor daitezkeen gaiak jorratzen ditu lanak, dementzia duten pertsonen kasuan. Dokumentu interesgarri bat, pertsonei erabakiak hartzen laguntzeko baliagarria izatea espero dena eta fundazioaren webgunean eskuragarri egongo dena.