Joan den urriaren 5ean Caser Residencial-ek antolatutako ”Erronka berriak eremu sozio sanitarioan” izeneko ekitaldira joan ginen Hondarribiko Itsas Etxean. Ekitaldian, besteak beste, zaintzaren inguruko hausnarketa etikoak landu ziren, honako hauek osatutako mahai-inguru baten bidez: Zorione Benedicto, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Langile eta Teknikaria, Manuel Millet, Bidasoako ESIko Etxeko Ospitalizazioko Unitateko Mediku Arduraduna, Susana Delgado, Caser Residencialeko Etika Batzordeko presidentea, Vanessa Latapie, Psikologoa eta Etika Batzordeko kidea Eguneko Zentroan eta Labenneko Hélio Marin Zentroko (Landak) zaintzaileentzako Laguntza- eta Arespiro-plataforman, Elena de la Fuente Caser Residencial Betharrameko gizarte-langilea eta CEISGeko kidea moderatzaile izan zelarik.
Jardunaldiaren bigarren zatian Diego Gracia jauna entzun ahal izan genuen, Medikuntzan doktorea, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Medikuntzaren Historiako katedradun emeritua, Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademiako eta Medikuntzako Errege Akademiako akademikoa eta Osasun Zientzien Fundazioko presidentea “Etikari eta asistentzia-kalitateari” buruz hitz egiten.