ETORKIZUNA ERAIKIZ FOROA

Datorren maiatzaren 12an, 18: 30ean Kursaal Jauregian belaunaldien arteko elkarrizketa egingo da.

Gaur egun, belaunaldi gazteenen eta zaharrenen artean inoiz izan diren desberdintasun eta arrakala handienak daude. Ez da berria belaunaldien artean beti zatiketak eta desberdintasunak daudela dioen ustea, baina gaur egun gero eta indar handiagoa hartzen ari den ideia da, ziur asko, ez dela inoiz egon belaunaldien arteko etenik, gaur egungoa bezalakoa. Ideia hori egungo eraldaketa teknologikoak eragindako aldaketa sakon eta azkarretan oinarrituta egon daiteke.

Baina hain da handia arrakala? Desberdintasunak hain dira sakonak? Nolakoa izan da beste garai batzuetan? Eta hainbeste desberdintasun badaude, zer etorkizun espero dezakegu?

Horretaz guztiaz hitz egingo da foro honetan.

Foro – EtorkizunaEraikiz (gipuzkoa.eus)

Egin zure galderak hizlariei zure mugikorretik, Gipuzkoa_Events aplikazioa erabiliz. Sakelako telefonoan ekitaldiaren programa, QR akreditazioa, zuzeneko streaminga eta abar izango dituzu.