Joan den martxoaren 11n, DV Gunearen egoitzan “Abiertamente, hablemos de salud mental” proiektuaren aurkezpena egin zen eta ondoren mahai-inguru bat egin genuen osasun mentalaren gaia eta ikusgarritasuna eztabaidatzeko Iñaki Zorrilla Euskal Herriko Psikiatria Elkarteko presidentearekin, Maria Irurzun psikologo orokor sanitarioarekin eta Jule Arkotxa Arraun Lagunak elkarteko kirolari eta arraunlariarekin.
“Abiertamente, hablemos de salud mental” El Diario Vasco egunkariaren proiektua da, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Osakidetzaren laguntza du, bai eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Laboral Kutxaren eta Ospitalarioak Fundazioa Euskadiren laguntza ere, eta 2026an zehar egungo gizartearen arazo nagusietako batean jarriko du fokua.
Osasun arloko profesionalen eta osasun mentalaren hobekuntzan parte hartzen dugun erakundeen (Aubixa Fundazioa) laguntza ugaria.