Joan den abenduaren 12an Belaunaldien arteko Jardunaldiaren seigarren edizioa ospatu genuen. Maximo Goikoetxea– Lotzen saria. Aquariumeko areto bat, “Zaintzen dituzten teknologiak” ardatz zituzten hitzaldi eta mahai-inguru interesgarrietan parte hartu zuten aurpegi gaztez betea.
Easo politeknikoak 55 bideo aurkeztu zituen eta Sari Berezia BioGipuzkoarentzat izan zen.
Erakunde-ordezkaritza ugaria, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburu Nerea Melgosa, Ongizateko sailburuorde Iván Larraza, Lanbide Heziketako sailburuorde Jon Labaka, foru-diputatu Maite Peña eta Donostiako Udaleko zinegotzi Maria Jesús Idoeta buru zirela.