688 889 806 / 943 317 324

info@aubixaf.org

DEMENTZIAK: ULERTZEA, PREBENITZEA ETA ZAINTZEA.

Dementziak, abenduaren 16an, ulermenari, prebentzioari eta zaintzari buruzko hitzaldi bat antolatu zuen Hernaniko Biteri kultur etxean, Udaleko Adinekoen Sailaren eskutik, José Felix Martí Masso gure patronatu-kide eta UPV/EHUko Neurologiako katedradun emerituak emana.
“Pertsona batek dementzia duela esaten dugu bizitza normala egitea eragotzi dioten memoria edo bestelako gaitasun kognitiboak galdu dituenean”. Dementzia ez dela gaixotasun bat azaldu zuen, gaixotasun askoren emaitza baizik: “Dementzia duen paziente batek zer arazo dituen ulertzea garrantzitsua da tratu egokia emateko. Izan ere, dementzia ez da gaixotasun bat, gaixotasun askoren emaitza baizik, gehienak neurodegeneratiboak. Gaixoen herenak bizi-ohitura onen bidez prebenitu lezake».