Abenduaren 4an, osteguna, 18:00etan, Gipuzkoako Sendagileen Elkargoaren egoitzan (Francia Ibilbidea, 12 – Donostia) egingo da ELKARRIZKETAK-TALKS 2025 zikloko saio berria, Garapen Jasangarriko Helburuekin lerrokatua. Kasu honetan, elkarrizketaren ardatza izango da “Nola tratatzen eta bizi diren beste dementziak. Dementzia fronto-tenporala”, ez hain ezaguna den baina pertsonengan eta familietan eragin handia duen gaixotasun neurodegeneratiboa.
Hizlarien artean izango dira Javier Ruiz doktorea, Donostia Unibertsitate Ospitaleko neurologo eta BioGipuzkoa Osasun Ikerketako Institutuko ikertzailea, eta Fermin Moreno doktorea, ospitale bereko Narriadura Kognitiboko Unitateko neurologo eta dementzia fronto-tenporalean espezialista, GENFI nazioarteko partzuergoaren kidea. Mahaia osatuko du Rosa Holgadok, paziente baten senitartekoak, familiek eta zaintzaileek bizi duten esperientzia lehen eskutik ekarriz. Elkarrizketa aurrez aurre izango da eta ordu eta erdiko iraupena izango du gutxi gorabehera.
Izen-ematea: sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da ondoko inprimakiaren bidez:
https://forms.gle/cQQdyGYYS2Zw2GXn9