688 889 806 / 943 317 324

info@aubixaf.org

HARIAK-KORALE 2026

ADINBERRIk, Gipuzkoako Foru Aldundiaren zahartzaroko berrikuntzarako fundazioak, HARIAK-KORALE ekosistemaren topaketa berri bat antolatu zuen martxoaren 26an ARIMA hotelean. Bertan, non Aubixa Fundazioa bertaratu zen, eta 2024-2025eko ADINBERRI-HARIAK laguntzen deialdi monografikoaren proiektu onuradunek eta Gipuzkoa gidatzen duen KORALE proiektu europarraren aurrerapenek izan duten eragina azaldu ziguten.

Jardunaldian Zaintza eta Gizarte Politiketako diputatu Maite Peñak eta ADINBERRI Fundazioko zuzendari Rakel San Sebastianek parte hartu zuten, eta deialdiko ildo bakoitzeko proiektu onuradunekin hiru elkarrizketa-mahai egin ziren: esplorazioa, esperimentazioa eta trakzio-ekimenak.