2025eko hiritar merezimenduaren bost dominak emateko ekitaldia San Sebastian bezperan ospatu zen udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Zorionak saritu guztiei eta, bereziki Jose Felix Martí Massó-ri, gaur egun Aubixa fundazioaren patronatukidea eta aurreko lehendakaria denari.
Berea esku-hartze hunkigarria izan zen. Eskerrak eman zizkien bere bizitzan zehar bere lan profesionalean parte-hartu zuten pertsona guztiei, gurasoeei, familiari eta hitz bereziekiak izan zituen Edurne Carrera neurologo eta emaztearentzat (bizitza erdia baino gehiago darama berarekin). Esker on berezia eman zien bere bost seme-alabei, bikotekideei eta bilobei, eta aintzatespena Adolfo López de Munain neurologoarim egun DUOko Neurologia Zerbitzuko burua eta arlo horretako ikertzailea BioGipuzkoan. Aubixa Fundazioan partzen duela eta bere afizio-lanbide berria, biolina, aipatu zituen, zeinarekin Nagusilanetik adineko zentro eta egoitzetara joaten den hala eskatzen diotenean.
Zorionak Jose Felix!